MugiAzkoitia memoria 2024

Argitalpen-data: 

MugiAzkoitia orientazio zerbitzuaren 2024ko emaitzak aurkeztu ditu Maialen Alkorta teknikariak. Ondoren laburpena:

2024an, 55 erabiltzaile berri gerturatu dira (37 emakume eta 18 gizonezko) orientazio zerbitzura. Horietatik 32 osasun zentrotik bideratutakoak izan dira, 6 gizarte zerbitzuetatik eta 17 pertsona bakarra bere kabuz. Aurretik zerbitzuan zeuden erabiltzaileak aintzat hartuta, 2024an 100 pertsona baino gehiagori eman zaie zerbitzua eta bakarkako 150 hitzordu egin ditu orientatzaileak erabiltzaileekin jarraipena egiteko.

MugiAzkotiren baitan, baliabide sorta zabala eskaintzen zaie herritarrei aktibo mantentzeko asmoz. Horietako batzuk, Maialen eta Izaskun orientazio zerbitzuko teknikariek dinamizatzen dituzte, eta beste batzuk, udalerriko beste elkarte zein ikastetxeekin elkarlanean antolatzen dira. Eta, dudarik gabe orientazio zerbitzuaren inguruan sortzen diren programa, ekintza eta tailer ezberdinak dira jarduera fisikoarekiko herritarren atxikimendua indartzeko gakoetako bat.

Ikusi 2024ko memoria.

Zorionak orain arteko lanagatik eta animo erronka berriekin!