Mugiment Ekintza Planaren berri eman du sailburuak

Argitalpen-data: 

Jaurlaritzak Mugiment Ekintza Planaren berri eman du. Gure gizartean bizitza aktiboa sustatzeko eta gizarte-balioak lantzeko tresna da. Ibone Bengoetxea sailburuaren arabera, Euskadi osasuntsuago baterako pertsona aktibo gehiago esaldiak laburbiltzen du programa honen espiritua.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak azaldu duenez, Mugiment Ekintza Planak herritarren jarduera fisikoa hobetzen lagundu nahi du, baita pertsonen osasuna bera ere.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi duenez, Ekintza Plan honen helburua da pertsona orori bermatzea bizitza fisiko aktiboa garatu ahal izateko ingurune seguru eta egokiak. Era berean, osasun indibiduala nahiz komunitarioa hobetzeko eta Euskadiko garapen sozial, kultural eta ekonomikoan laguntzeko aukerak ere sustatu nahi dira plan honen bitartez.

Mugiment-en lehentasuna da jarduera fisikoa sustatzea, baina, lehen aldiz, eguneko 24 orduz jokaera motorren azterketa ere egingo da. "Jarduera fisikoa sustatzeko politika aurreratuak dituzten herrialdeen eredua jarraitu nahi izan dugu, ikuspegi hori planean txertatuz. Jarduera fisikoa eta sedentarismoa bezalako faktoreak kontuan hartzeaz gain, ikuspegi berria txertatuta urrats bat gehiago egingo dugu osasun integralerako bidean, eta atsedenak eta loak pertsonen ongizate fisikoan duten eragina aztertuko dira”.

Bengoetxeak zehaztu duenez, Mugiment Ekintza Planak metodologia erabat parte-hartzailea eta irekia du eta Euskadiko jarduera fisikoaren sustatzaile guztiak daude gonbidatuta planaren garapenean parte hartzera.

Gaia jarraitu nahi duenarentzat, jarraian komunikabideetan argitaratu diren albisteak:

Hemen ikus daiteke Mugiment Ekintza Plana abiatzeko dokumentuaren laburpena.

Planaren hurrengo urratsen berri emango dizuegu blog honen bidez.

Tag-ak