JFren orientatzaileen II. Topaketa amaitu ostean, parte-hartzaileen iritzia ezagutzeko gogobetetasun inkesta labur bat bidali genuen. Topaketan guztira 23 orientatzaile izan ziren eta horietatik 15ek erantzun dute inkesta.
Jarraian, jasotako erantzunak banan-banan aurkezten dizkizuegu (1 batere egokiak- 5 oso egokiak):
Topaketaren antolaketa eta dinamika (denbora, edukiak, jardueren egitura…) egokiak izan dira?

Landutako gaiak egokiak izan dira?

Urtean behin orientatzaileen arteko topaketa bat egitea egokia ikusten duzu?

Topaketaren ordutegia egokia izan da?

Topaketaren lekua eta instalakuntza egokia izan da?

Topaketaren gainerako balorazio orokorra

Zer gai edo hobekuntza proposatuko zenuke hurrengo topaketarako?
- Uste dut topaketa hauen gauzarik interesgarriena beste herrietako orientatzaileen esperientziak entzutea dela (nola daukaten antolatua zerbitzua, ohiko arazoak eta zalantzak, lan sistema, proposatutako jarduerak...) eta horregatik iruditzen zait ideia ona izan daitekeela norberak bere zerbitzua azaltzea (topaketan bertan ez du denborarik emango baina agian aurrez galdetegi bat bete eta gero hau orientatzaileekin partekatu) eta topaketa egunean bildutako informazio guzti hori denen artean komentatzea.
- Lehendabiziko topaketan azaldu ziren gaiei buruz lanketarekin jarraitzea.
- Denboraren kontua, eskasa izan zen.
- Zerbitzu bakoitzean aurrera eramaten diren ekintza eta programak azaltzea.
- Dinamismoarekin jarraitzea.
Amaitzeko, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu inkestan parte hartu dutenei eta topaketara bertaratu ziren guztiei. Jasotako erantzun guztiengatik oso eskertuta gaude, oso lagungarriak izango baitira hurrengo topaketa diseinatzeko.
Hasi gara III. Topaketa antolatzen, eta laster izango duzue gure berri.




