Helduak eta adinekoak aktibatzeko, Laukizko Udalak parke aktibo bat jarri berri du Gaztedi Plazan. Instalazio berriak QR kodeak dituzten makinak eskaintzen ditu, eta horien bidez Active City.app aplikaziora sar daiteke. Aplikazio horretan, makinak erabiliz egin daitezkeen ariketak jasotzen dira, eta, horrez gain, udalerrian zehar egin daitezkeen ibilbideak sortzeko aukera ematen du. Gainera, laukiztarrek aplikazioaren bidez erronkak sortu eta gauzatu ahal izango dituzte, taldeka edo banaka.
Instalazio honek hurrengo egunetan martxan jarriko den jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuaren topagune aktiboa izan nahi du. Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzaren Mugiment Ekintza Planaren barruan kokatzen da. Horretarako, koordinazio-sare bat jarriko da abian, eta bertan udal-arduradunak, Osakidetza, gizarte-zerbitzuak eta beste eragile batzuk koordinatuko dira. Helburua da komunitate-eremutik bizi-estilo aktiboak sustatzea, baita jarduera fisiko ezaren eta nahi ez den bakardadearen ondorioz transmititu ezin diren gaixotasunen prebentzioa ere.




