Plazabizi: elkarrekin bizi, mugitu, eraldatu

Argitalpen-data: 

Plazabizi Arrasateko herritarrak erdigunean jartzen dituen herri-eredu baten aldeko ekimena da, bizigarritasuna, osasuna eta gizarte-harremanak hobetzeko. 

Arimazubi auzoan bi urtez garatuko den prozesuak espazio publikoak berreskuratzea, mugikortasun jarrangarria sustatzea eta komunitatea inplikatzea du helburu. Herritarrekin elkarlanean, etorkizun inklusibo, seguru eta iraunkorra eraikitzea bilatzen du. 

Ekimenak hainbat erronka ditu:

  • Garraioaren erabilera birplanteatu: oinezkoak lehenetsi, bizikleta-bideak eta aparkalekuak sortu, garraio publikoa hobetu, autoen erabilera murriztu, mugikortasun kolektiboa bultzatu etab.
  • Espazioen bizigarritasuna sustatu: berdeguneak, jolaserako guneak eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Betiere, komunitatearen beharrak lehenetsiz eta espazio fisikoen berrantolaketa sustatuz. 
  • Ohitura eta pertzepzioen aldaketa bultzatu: denboraren eta erosotasunaren kontzeptuak berrikusi eta jarduera fisikoa eta naturarekiko harremana sustatu. 
  • Elkarlanerako ereduak bultzatu: herritarrak, erakundeak, enpresak, etab.

Egitasmoa aurkezteko Plazabizi jaia antolatu zen pasa den ostiralean, Mugikortasun Astearen baitan. Jaiaren xede nagusia mugikortasun aktiboaren inguruko kontzientzia piztea eta egitasmoa komunitateari modu ireki eta gertukoan aurkeztea izan zen. Horretarako, haur zein helduentzako ekintza ezberdinak antolatu ziren Arimazubi auzoko 4 eremu desberdinetan: haurrentzako aisialdi jarduerak eta esku-hartze artistikoak, informazio gune ezberdinak, bizikleta erakusketa eta tailerra, eta Santa Barbarako parkean jolasak eta bisita gidatua. 

Datozen hilabeteetan ere, ekintza desberdinak aurrera eramango dira zehaztutako erronkei heltzeko.

Tag-ak