Ekin! Etxebarria, JFren orientazio zerbitzu berria

Argitalpen-data: 

Ekin! Etxebarria, JFren orientazio zerbitzu berria

Etxebarria udalerri txikia izanagatik ere, herritarrak zaintzeko erabaki sendoa hartu du: jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jartzea. 800 biztanle inguru dituen herri honek agerian utzi du jarduera fisikoaren sustapena borondate kontua dela, aktibo izateko baliabideak eskaintzeko konpromisoa benetakoa bada.

Eñaut Gorosabel da orientatzailea, eta astean 6 orduko zerbitzua ematen du. Zahartze aktiboaren inguruan antolatu da ekimena. Etxebarrin duten fitness gela da zerbitzuaren oinarria, bertan egiten baitira banakako ariketak. Horretaz gain, koordinazioa-oreka-indarra (KOI) lantzeko taldea antolatu dute eta estrategia arrakastatsua izan dela dirudi herritarren erantzuna ikusita. 

Aholkularitza indibuala jarraia da erabiltzaile bakoitzarekin, eta Etxebarriaren tamaina kontutan izanik, esan beharrik ez dago tratua oso gertukoa dela eta konfidantzan oinarritutako harremana dela herritarrek Eñautekin dutena.

Aldiro-aldiro, hitzaldiak eta beste ekintza osagarri batzuk egiteko asmoa dute eta ildo horretan, maiatzean, aurkezpen bat antolatu dute nagusien elkartearekin.

Etxebarriarekin 57 udalerri dira EAEn jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua dutenak. 

Zorionak Etxebarriako Udala!