Eusfit Mugiment 2025-26 ikasturte amaiera. Irakasleen iritzia.

Argitalpen-data: 

Eusfit Mugiment 2025-26 ikasturte amaiera. Irakasleen iritzia.

Ikasturte amaierarekin batera, Eusfit Mugiment 25/26 ekimena ere iritsi da amaierara. Aurten, guztira, 55 ikastetxe ezberdinetako 94 irakaslek hartu dute parte proiektuan. Eskerrik asko guztioi zuen konpromiso eta lanagatik!  

Irakasleen iritziak funtsezkoak dira guretzat hobetzen jarraitzeko. Hori dela eta, ikasturte honetan parte hartu dutenen iritziak eta balorazioak jaso ditugu galdetegi baten bidez. 

Hemen galdetegiaren emaitzak.

Ikasturteko emaitzak sakon landuko ditugu, eta, irailean ikasturteko txostena argitaratuko dugu ondorio nagusiekin.

Mila esker parte-hartzaile guztiei! Indarrak berritu eta oporren ostean, Eusfit Mugiment 26/27 edizioari ekingo diogu!