Leintz Gatzagako Udalak, herritarrak aktibatzeko eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko apustuan, urrats garrantzitsua eman du herriko kirol-azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko. Udalak herritarrentzako fitness gela edo gimnasio berri bat jarri du martxan eta, espazio berri hau aprobetxatuz, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) ere eskaintzen hasi da.
Fitness gelako baliabideak erabiltzeaz gain, bertaratzen diren herritarren beharretara egokitutako plangintza pertsonalizatuak eta jarduera ezberdinak antolatuko dira, bakoitzaren egoera eta lehentasunak aintzat hartuta. Zerbitzuaren gidaritza Iñigo Agirre orientatzaileak du eta berak lagunduko die erabiltzaileei norberarentzat egokiena den jarduera identifikatzen, programa bat proposatzen eta elkarrekin jarritako helburuen jarraipena egiten.
Gatzagako Fitness Aretoan eskaintzen da zerbitzua, ostegunetan 14:00etatik 18:00etara. Parte hartu nahi duten herritarrek lehen elkarrizketarako hitzordua zehaztu dezakete iagirre@athlon.eus posta elektronikoaren bidez.
Zorionak Leintz Gatzagako Udala!




