Gipuzkoako Foru Aldundia. Dirulaguntza Gipuzkoako toki erakundeentzat jarduera fisikoa sustatzeko tokiko politiken eta programen bidez.

Argitalpen-data: 

Gipuzkoako Foru Aldundia. Dirulaguntza Gipuzkoako toki erakundeentzat jarduera fisikoa sustatzeko tokiko politiken eta programen bidez.

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako toki erakundeei dirulaguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan kirol instalazioak eraikitzeko. 

Diruz lagunduko dira 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainak 30era egindako hurrengo programak:

  1. KOZ (Kirol orientazio zerbitzua) sortzea eta mantentzea.
  2. Tokiko esku-hartze programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea lana, familia eta jarduera fisikoa bateragarri egiteko (25-50 urte).
  3. Tokiko esku-hartze programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea, 65 urtetik gorakoen artean jarduera fisikoa areagotzeko.
  4. Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak.
  5. Gipuzkoako Eskola Adineko Jarduera fisiko eta kiroleko programaren igeriketa ikasteko kanpaina garatzea eta gauzatzea.
  6. Koordinazio operatiboa eta mugikortasuneko udal-planak egitea Gipuzkoako eskola adinekoen jarduera fisikoko programaren jardueretarako.
  7. Desgaitasuna duten pertsonentzako jarduera fisikoko programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea.
  8. Emakumeentzako kirola edo jarduera fisikoko programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea.
  9. Udalerri txikietan jarduera fisikoko eta kiroleko programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea.

Laguntzaren zenbatekoa:

  • Jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzea gipuzkoarrentzat: 500.000 euro.
  • Udalerri txikietako kirol instalazioetan obrak: 150.000 euro.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2026ko ekainaren 30a da.

Tag-ak