Ekainaren 17an eta 18an egindako Sport Summit Madrid kongresuaren baitan, Jarduera eta Ariketa Fisikoa Preskribatzeko (PAEF) proiektuen inplementazioari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ziren.
Asko hitz egin zen jarduera fisikoaren preskripzioari buruz, eta benetan aberasgarria izan zen hainbeste urte eman ditugun gai honen inguruan askotariko azterlan, esperientzia eta iritziei buruz hitz egiten entzutea.
Ziur aski, Eva Navarrok, COLEF Kontseiluko presidenteordeak, estatuan Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak (JFOZ edo UAEF) ezartzeari buruz eskainitakoa izan zen ponentzien multzo horren ginga.

Hasierako irudian ikus daitekeenez, oso sorpresa atsegina izan zen ikustea Euskadin azken hamarkadan garatu den JFren Orientazio Zerbitzuen proiektua estatu osoko 4 onenen artean sailkatu zela. Eva Navarroren hitzetan, estatuaren jarduera fisikoaren preskripzioaren "Ferrarien" artean egongo ginateke.
Emaitza ikusita, zorionak eman nahi dizkiegu urte hauetan JFOZen eta haiek garatzeko erabilitako metodologiaren alde egin duten Euskadiko udalerri eta erakunde guztiei.
Zalantzarik gabe, horrelako aitorpenek indartu egiten dute 60 euskal udalerritan hainbeste jendek egindako ahalegina. Nahiz eta bide luzea dugun egiteko, inoiz ez dago soberan egindako lana aintzat hartzen dela ikustea.
Zorionak!




