PIZTU! programa: 2025eko memoria

Argitalpen-data: 

PIZTU! programa: 2025eko memoria

PIZTU! Donostiako jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua da, herritarren osasuna hobetzea helburu duena. Jarduera fisikoa sustatzen du, bereziki ohitura aktiborik ez duten pertsonen artean, eta horretarako preskripzio-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du.

Programa Donostia Kirolak-ek gidatzen du, Osakidetzarekin elkarlanean, eta osasun zentroetan txertatuta dago. Profesional sanitarioek pazienteak “kirol-errezeta” bidez bideratzen dituzte, eta ondoren 12 hilabeteko jarraipen indibidualizatua egiten da.

Donostia Kirolakek 2025eko memoria argitaratu du; hemen duzue irakurgai. Bertan jasotzen dira Donostiako PIZTU zerbitzuaren datuak, eta emaitzek programaren eraginkortasuna berresten dute. Parte-hartzaileen % 70ek jarduera fisikoa ohitura bihurtu dute, eta talde horretan % 66 emakumenak dira eta % 75 50urtetik gorakoak. Parte-hartzea etengabe hazten ari da, 2025ean, 1.100 lehen hitzordu erregistratu dira, 2022tik % 150eko igoerarekin. Osasun taldeetako parte-hartzea % 97 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, jarduera fisiko kontrolatuaren bidez patologia espezifikoak hobetzen lagunduz.

PIZTU! programak argi erakusten du jarduera fisikoa osasun sisteman txertatzeak onura handiak dituela, pertsonen bizi-kalitatea hobetuz eta gizarte aktiboago bat sustatuz. PIZTU zerbitzuaren hazkundea nabarmena eta eredugarria da, eta zoriontzekoa benetan.