Eta loa?

Irudia - Eta loa?

egilea: Mikel Bringas, 

Argitaratu berri dira Canadan helduentzako 24 orduko mugimendu lehen gidalerroak, jarduera fisikoa, jarrera sedentarioak eta loa, batera aintzat harturik.

Zeelanda Berria, Australia edo Sudafrika bezalako herrialdeetan ere bide beretik doaz. Jarraitu behar al diegu?

Jarduera fisikoak osasunean onurak sortzen dituela aspalditik ezaguna da. Berriagoa da berriz, jarrera sedentarioek sortu ditzaketen kalteak; gainera, honen inguruko ebidentzia oraindik apalagoa da (Canadako gida lerroen inguruan eztabaida sortu da: A eta B), eta aztertzen ari da ea jarduera fisikoaren bidez jarrera sedentarioen kalteak sahiestu daitezkeen ala ez. Hauxe da Estatu Batuetako gidalerroek proposatzen zutena:

Canadako gidalerro berri hauen inguruan berrikuntza batzuk daude baina garrantzitsuena da loa ere barne sartu dutela. Nire ustez honek koherentzia ematen dio diskurtsoari, eta lan esparrua ederki zehazten du. Proposamen bera egin dut Bigarren Urrats txostenean jarduera fisikoaren euskal agentziarako, eta lantzen ari garen Global Matrix azterketan.

Jarduera fisikoaren sustapenean batzuetan gai ezberdinak nahasteko joera izaten da. Berehala elikadura dator, sustantzia toxikoen kontsumoa, giza harremanak, ongizate orokorra… bizitza osasungarriaren amaigabeko putzuan erori arte.

24 orduko mugimendu jarrerek, nire ustez lan eremua koherentzia osoz zehazten dute. Bestalde, ukaezina da jarduera fisikoa, jarrera sedentarioak eta loa elkareragin zuzena dutela, bati denbora luzeago eskaintzen badiogu gutxienez beste baten denbora laburragoa izango da.

Garai batean “mugitu gehiago” zen zabaldu beharreko mezua. Beranduago iritsi zen “eseri gutxiago”, eta orain agian hauxe da gomendatu beharrekoa: mugitu gehiago, eseri gutxiago, lo luze eta sakon.

Euskadi, auzolana