Gorputz hezkuntza gehiago BAI, baina ez BAKARRIK

Irudia - Gorputz hezkuntza gehiago BAI, baina ez BAKARRIK

egilea: Mikel Bringas, 

Gorputz hezkuntzako ordu kopurua handitzea gero eta gehiagotan eskatua da gure gizartean. Baina modu egokian bideratzen ari al da eskabidea?

Hurrengo bideoan, jarduera fisikoaren esparruko Espaniako ikerlari ospetsuenetariko batek ondorengo galderari erantzuten dio: “Zergatik handitu behar da gorputz hezkuntzako ordu kopurua?”

Bideoak, nire ustez, haurtzaroan eta gaztaroan egindako jarduera fisikoaren onurak argi eta garbi azaltzen ditu, baino ez dio erantzuten bideo izenburuaren galderari. Gorputz hezkuntza jarduera fisikoaren sustapenerako baliabide oso garrantzitsua da, baina ez da bakarra, ezta bide bakarra eskola arloan jarduera fisikoa areagotzeko.

Gorputz hezkuntzaren erakundeetakik edo arlo honetatik hurbil gaudenok publikoki eskatzen dugunean gorputz hezkuntzako ordu gehiago, eskaera bakarra izanik, nire ustez gure eskabideak indarra eta sinisgarritasuna galtzen du. Arloko profesional batzuen ustez, gorputz hezkuntzak pertsona guztien jarduera fisikoa bermatzen du, gure gizartean eskola derrigorrezkoa delako. ¿Baina ezin al da lortu esaterako irakaskuntza aktibo metodoen bidez? Honen inguruan, #MugituEtaIkasi jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Irudi honetan, eskola aktiboagoak lortzeko aukerak laburbiltzen ditugu, gorputz hezkuntzako ordu kopurua handitzea garrantzitsuetako bat eta beharrezkoa izanik, baina ez bakarra

Irudia - Eskola Aktiboak lortzeko aukera

Horregatik, mezua moldatu behar dugula uste dut, eskola aktiboagoak eskatuz, gorputz hezkuntzako ordu gehiago izanik eta beste hobekuntza batzuk.

Nola ikusten duzu?

Euskadi, auzolana