Irakurketa gomendioa: Spark! How exercise will improve the performance of your brain

Irudia - Irakurketa gomendioa; Spark: How exercise will improve the performance of your brain

egilea: Mikel Bringas, 

Itxialdiak jarduera fisikoaren onurak eta beharra agerian utzi ditu. Osasun fisikorako onurak lehendik ere nahiko ezagunak ziren (une honetan beharbada garrantzitsuena inmunologia sistemarenak: info+1, info+2) baina nire ustez, garai honetan jarduera fisikoaren etekin garrantzitsuena buru osasunean lortu dezakegu. Horregatik, John J. Ratey eta Eric Hagerman-en Spark: How exercise will improve the performance of your brain liburua erabat gomendagarria iruditzen zait.

Liburuaren atal batzuetan antsietatea, depresioa, arreta gabezia, dementzia edota menpekotasunak bezalako buru patologiak gainditzeko ariketa fisikoa zein lagungarri izan daitekeen azaltzen da. Duela gutxi lagun batzuen alaba anorexiak jota ingresatu zuten. Neurrien artean jarduera fisikorik ez egitera behartuta zegoen. Gaiaren inguruan ezjakitun hutsa naizela aitortu behar dut, baina pisuaren galeran dagoen arriskua izanda ere, ezarritako zigor horren zergatia ulergaitza egin zitzaidan. Liburua irakurrita nire zalantzak handiagoak dira, ariketa fisikoaren onurak psikiatra gehienen ezagutzatik at omen daude eta.

Baina patologietatik kanpo, ariketa fisikoaren onurak beste egoera batzuetan ere aztertzen ditu: ikaskuntza, zahartze prozesuak eta emakumeen hormona aldaketak hileko, menopausia eta haurdunaldian.

Liburuaren mezu nagusia da burua eta gorputza gauza bakarra direla, bien arteko harremana etengabekoa eta oso estua izanik. Horregatik, jarduera fisikoak eragin oso handia du pentsatzen eta sentitzen garen eran. Liburu bertatik ateratako aipamen hauen bidez ulertuko duzue hobeto:

“WE ALL KNOW that exercise makes us feel better, but most of us have no idea why.”

“The real reason we feel so good when we get our blood pumping is that it makes the brain function at its best.”

“We are born movers — animals, in fact — because we’ve engineered movement right out of our lives.”

“We envision our hunter - gatherer ancestors as brutes who relied primarily on physical prowess, but to survive over the long haul they had to use their smarts to find and store food.”

The sedentary character of modern life is a disruption of our nature, and it poses one of the biggest threats to our continued survival. Evidence of this is everywhere: 65 percent of our nation’s adults are overweight or obese, and 10 percent of the population has type 2 diabetes, a preventable and ruinous disease that stems from inactivity and poor nutrition. 

Once an affliction almost exclusively of the middle - aged, it’s now becoming an epidemic among children. We’re literally killing ourselves.

“What’s even more disturbing, and what virtually no one recognizes, is that inactivity is killing our brains too — physically shriveling them.”

The brain responds like muscles do, growing with use, withering with inactivity. The neurons in the brain connect to one another through “ leaves ” on treelike branches, and exercise causes those branches to grow and bloom with new buds, thus enhancing brain function at a fundamental level.

Exercise has a profound impact on cognitive abilities and mental health. It is simply one of the best treatments we have for most psychiatric problems.”

The mechanisms by which exercise changes how we think and feel are so much more effective than donuts, medicines, and wine. When you say you feel less stressed out after you go for a swim, or even a fast walk, you are.”

Liburuan zehar, ezagutza zientifikoaren azalpen dibulgatiboak eskaintzen dira, ikerketa askotako emaitzak erakusten dira eta esperientzia praktikoak ere bai. Naperville Central High School-en gertatutakoa azpimarratzen da. Eskola horretan egindakoa iraultza bezala aurkezten da, jarduera fisikoari hezkuntza arloan izan beharko lukeen tokia eskainiz. Umeen sasoi fisikoa hobetzeaz gain, errendimendu akademikoan duen eragin positiboa agerian uzten du.

Beste gertaera baten kontakizuna ere oso interesgarria da. Epaiketa batean, antsietatea pairatzen zuen ama bati seme-alaben zaintza kentzen saiatu ziren. Senar ohiaren abokatuak ama horrek sendatzeko Prozac ez zuela hartzen leporatu zion. Horren bidez erakutsi nahi zuen bere burua zaintzeko gai ez bazen ezin zituela seme-alabak zaindu. Baina abokatu horrek espero ez zuena iritsi zen: John J. Ratey emakumea tratatzen ari zen eta ariketa fisikoaren bidez sendatzeko bere tratamendua azaldu zuen. Abokatuaren aurpegia ikusi nahi nuke!

Ariketa fisikoa eta estresaren arteko harremana ere aztertzen da, gizakion garapenean izan duen funtzioa azalduz eta gure arbasoen eta egungo estresaren ezaugarriak alderatuz.

Espero dut zuek guztiok itxialdi honetatik ondo ateratzea, baina buru osasun arazorik baduzue, ez ahaztu ariketa fisikoa zuen lagunik onena izan daitekeela, eta liburu honek azaltzen dizu zergatia.

Euskadi, auzolana