Irakurketa gomendioa: The Joy of Movement

Irudia - Irakurketa gomendioa: The Joy of Movement

egilea: Mikel Bringas, 

Osasuna omen da ariketa fisikoa egiteko oinarrizko arrazoietako bat, baina zorionez ez da bakarra. Itxialdi honetan Kelly McGonigal-en The Joy of Movement liburua gaueroko irakurketa izan dut, eta krisialdi honetan bizi ezin izan ditudan gozamen tarteen falta sakonago sumatu dut.

Jarduera fisikoa, zoriontasuna, giza harremanak eta naturaren arteko batasun estua erakusten diguten erreferentzien azterketa sakona eskaintzen du liburu honek. Egilearen ideiak defendatzen dituzten zientzia informazio iturriak erabiltzen ditu, baina pertsonen esperientziak eta lekukotasunak ere bai. Bere teoriak diziplina anitzetan oinarritzen ditu: neurozientzia, paleontologia, musikologia, antropologia edo psikologia.

Testu hau idazten ari naizen unean, hemendik ordu gutxitara Espainiako Gobernuak iragarriko du zein baldintzatan aterako garen kalera ariketa fisikoa egitera. Beldur naiz gai hau arautzen dutenek liburu hau ez dutela irakurri. Domaia da. Osasuna oso garrantzitsua da eta uste dut gizarte osasuntsua lortzeko gakoa dela zoriontsu sentitzea bizimodu osasungarria eramaten. Jarduera fisikoak ematen digun poza, the joy of movement, osagai garrantzitsuenetarikoa da. Azken finean, zoriontasunik gabe osasunik ez dago.

Euskadi, auzolana