Jarduera fisikoaren sustapena COVID-19 eta gero

Irudia - Jarduera fisikoaren sustapena COVID-19 eta gero

egilea: Mikel Urbano, 

Gaur egun, osasun-krisi batean murgilduta gaude, eta horrek gure egunerokotasuna osatzen zuten jarduera asko bertan behera uztera behartu gaitu. Astean zehar ia atsedenik ematen ez zigun erloju baten zain bizitzetik, geure buruarekin egoteko eta gure lehen mailako beharrei erantzuteko denbora gehiago izatera igaro gara.

Pertsona asko konturatzen ari dira mugimendu ezak norberaren gaitasun fisiko eta psikologikoak murrizten dituela. Horrek, hedatu diren #NiEtxeanMugitzenNaiz kanpaina ezberdinekin batera, bizitza aktiboa izatearen garrantziaz kontzientzia handiagoa sortu dute.

Era berean, esan dezakegu gizarteak kontzientzia handiagoa duela jarduera fisikoa egiteak dakartzan onurei buruz, horregatik hori sustatzen jarraitzeko aukera ezin hobea dugu. Horretarako, garrantzitsua izango da zer testuingurutan gauden ondo irakurtzea, aukerak aztertzea eta erantzunak ematea.

Geure gain hartu behar dugu agertoki berria, aire libreko jarduerek protagonismo handiagoa izan dezaketela ematen duena. Baina prest gaude?

Hemen eztabaidatuko genuke ea gure kaleak eta legeak (bide-hezkuntza) erabat prestatuta dauden bizikleta garraio nagusia izan dadin, edo ea gaur egun udalerri ezberdinetan ba ote dagoen proposamen nahiko populazio-talde ezberdinentzako jarduera fisikoak sustatzeko.

Nahiz eta ziurgabetasun horretan egotea, erakunde guztietatik gizarte aktiboago baten bila lan egitera animatzen dut. Azken finean, gizarte osasuntsuago eta prestatuago baten alde egin nahi da, gaur egun bizitzen ari dugun egoera antzekoei aurre egin ahal izateko.

21 egun behar dira ohitura bat ezartzeko eta 90 bizimodua osatzeko. Inoiz ez da berandu lanari ekiteko.

#PertsonaAktiboak

Euskadi, auzolana