Kirol-hastapenak, bizitzarako hastapen basatiak

Irudia - Kirol-hastapenak, bizitzarako hastapen basatiak

egilea: Rosa Lasagabaster, 

Moldatzen naizen eremuan, kirol-arloan, eta maila profesionalean, nire ezjakintasuna aitortzen dudan gai desberdinak jorratzea egokitzen ari zait: taldean deseskalada bat programatzea eta, ondorioz, higiene- eta osasun-premia berrietara egokitutako zerbitzua pixkanaka berriro irekitzea, fitness gela bat diseinatzen laguntzea eta herritar guztien beharretara egokitutako inbertsio berri bat proposatzea, igeriketako ikastaroetarako eskaintza berri bat asmatzea eboluzionatuta gauden garaietara, bai eta 2021ean estreinatzea espero dugun igerilekuaren banaketara eta antolakuntzara ere, eta eskola-kirolaren programazioa, garai hauetan egokitzen ari zaigun berezitasunean murgilduta.

Gai horiek guztiak ezaugarri oso desberdinak dituzte, eta beraien arteko loturak bilatzen saiatzen ari naiz azkenaldian.

Esku artean dauzkadan gai asko lehenengo aldiz lantzen ari naiz, eta horrek hasi berria bezalaxe sentiarazten dit. Agian hori da nire lana definitzen duen ezaugarria: agertokien etengabeko aldaketa eta egoera bakoitzerako irtenbideak egokitu beharra, guztiak desberdinak eta bereziak izanik.

Horrelako egoerek estresa eta antsietatea sor dezakete, baina aurkikuntzara irekitzeko aukera ere ematen dute, eta azkenaldian konturatzen ari naizena da paralelismoak eta antzekotasunak daudela parte hartzen dugun guzti horretan.

Kirol-hastapenei dagokienez, uste dut edozein kiroletarako jakin-mina eta harridura izan behar direla horien bilakaera definituko duten ardatz nagusiak, eta ausartuko nintzateke esatera, edozein hastapenetarako ardatz hauek direla bereizgarriak. Hasierak orokorrean, ludikoak, progresiboak eta ez-behartuak izan behar dira, pertsonaren gogo-aldarteari erantzun behar diote eta haren ezaugarri eta beharretara egokitu behar dira.

Oinarrizko ezagutzak eta ezagutza osagarriak eskuratzeko hainbat bide ikusten ditut:

  • Familia-hastapena (0/100 urte)
  • Autodidakta/askea/autonomoa hastapena
  • Berdinen arteko hastapenak (haurrak, gazteak, helduak, adinekoak)
  • Eskola hastapena
  • Eskola-kirolaren hastapenak
  • Kluben hastapenak
  • Kirol-zerbitzuetan hastapenak
  • ...

Bide horietan guztietan izendatzaile komun bat egon beharko litzateke, hastapen horretan sartzen ari den gizakiaren beraren interesak, naturazko gizaki sozial bat.

Igerilekua, kantxa bat, parke bat, gimnasioa, frontoi bat, kalea, mendia... norberaren jarduerari dagozkion ezagutza propioak eta berezkoak eskaini ahal izateko baliabideak baino ez dira, baita bizitzarako osagarriak diren ezagutza amaigabeak ere. Zerbitzu horietaz arduratzen direnak egiten duten lanaz jabetu behar dira.

Zentzu honetan, eta egoera posible guztietatik txikitako hastapen prozesuak kritikoenak direla esango nuke. Kasu horietan, erantzukizunen banaketa zaila da, eta bakoitzak bere gain hartu behar du noraino irits daitekeen. Hastapen horren diseinua, ia beti, lege-esparru bati lotuta dago. Ez dut xehetasun horietan sartu nahi, erantzukizun partekatuetan zentratu nahi dut. Nire ustez, badira erantzukizun horiek zuzenean beren gain hartzen dituztenak eta egin dezaketenak edo ez ditzaketenak, hasiera horietan balioak ekar ditzaketen ezkutuko eragileak.

Pentsa al dezakegu hastapen sozial eta transbertsaletan eta ausartu al gaitezke ohituta gauden instalazioetatik irteten? Aldatu ditzagun eszenatokiak ikaskuntzak desberdinagoak izan daitezen, sartu ditzagun nolabaiteko ziurgabetasuna, egokitzapena, inprobisazioa eta parte har dezagun beste eragile batzuekin. Gonbita egin diezaiegun gurasoei, adinekoei, merkatariei, ekarpenak egin ditzaketenei.

Hemendik, kezka hori piztu nahi nuke gizartean, bakoitzak, bere posiziotik, umiltasunez, edozein hastapen-prozesutan zerbait ekar dezakeela jabetzeko. Badira protagonismoa bere gain hartu behar dutenak, eta sakoneko oihaletik hastapen hori aberastu dezaketenak, ekarpen soil baina oso baliotsuak emanez.

Ikuspegi berri honek ausardia eskatzen du, ikuspegi amaigabea, biribila eta atzeraelikatua da, non inguruan milaka aukera dauden eta horietako batekin identifikatzea eta gure jatorrizko helburutik haratago joatea da izango den kontua. Bakoitzak bere sektorean gizartean esku hartzeko esparru berriak diseinatzera ausartzea proposatzen dut. Zeharkako ebakidurak, eskuzabalak eta altruistak.

Gizakia, funtsean, gizarte-izaki sortzailea da, etengabe ikasten duena eta bizitzarako balioak ekarriko dizkioten trebetasunetan hasteko prest dagoena. Nire ustez, hasiera orok irekia eta probokatzailea izan behar du, kezkak eta jakin-mina piztu behar ditu, eta beharrak bete eta harridura sortu behar du. Beraz, hastapen basati eta dibertigarri bat proposatzen dut, hastapen magiko eta bikain bat. Paradisuak gehiago du norekin, non baino. Jakin behar dugu hastapenetan parte hartzen dugunok erabakigarriak garela horiek arrakastatsuak izan daitezen. Maila guztietan eraginez eta, batez ere, maila emozionalean.

Hilabete hauetan zehar, hasieran aipatu dudan lotura aurkitu dudala uste dut. OSASUNAK batzen gaitu, hori gabe ezer gutxiri egingo diogu aurre; beraz, osasunaz zer ulertzen dugun bateratu eta adostu beharko genuke, eta guztion artean, zein eremutan mugitzen garen alde batera utzita, nola heldu pentsatu. Nire ustez, horixe da gizateriak gaur egun duen erronkarik handiena: talde-lana, lankidetza, eskuzabal entzutea, amore ematen jakitea…

Kirol-, hizkuntza-, arte-, musika- eta lanbide-hastapenak, hastapen desberdinak eta osagarriak, hastapen analitikoak eta askotarikoak, ludikoak eta dibertigarriak gizartean bizitzeko, hastapen transbertsalak, hastapen osasungarriak!

Hastapen prozesu global erakargarri eta liluragarri baten aurrean gaude, denok puntu beretik abiatzen gara eta baldintza berdinetan gaude, erabat biluzik eta aukerak sortzeko prest.

Kilimak sentitzen dituzu?

Ni bideari ekiteko prest nago!

Ekarpenak eta zuzenketak:

  • Ganix Lasa (Milesker bihotzez, zure beste begirada horrengatik)

Irudien iturria:

Euskadi, auzolana