Utzi jarduera fisikoa adituen esku!

Irudia - Utzi jarduera fisikoa adituen esku!

(Argazkia: Gonzalo Maldonado)

egilea: Malen Ruiz de Azua, 

2019ko abenduan COVID-19 gaitza zuten lehen gaixoak antzeman ziren Txinan, eta hilabete gutxiren buruan birusa mundu osora hedatu da. Gurean, koronabirusak kutsatutako lehen kasuak otsailaren 28an antzeman ziren. Pandemia honen aurrean gobernuak, egun batetik bestera, aurretik sinesgaitzak ziren neurriak hartu behar izan zituen, besteak beste, etxean konfinatuta egotea, berrogeitaka egun luze eman genituen. 

Erakunde ezberdinen lan jarduna erabat aldatu behar izan da eta, jakin behar izan dute egungo egoera honetara moldatzen. Horren adibide garbia da jarduera fisikoaren eta kirolaren sektoreak, ezohiko egoera honetan, izandako egokitzapena. Pairatu izan dugun itxialdi egoeran, sedentarismoa saihesteko eta jarduera fisikoa areagotzeko, kirol hezitzaileek, entrenatzaileek, monitoreek… hainbat zerbitzu eskaini dituzte etxean konfinatuta dauden herritarrei lagundu ahal izateko.

Osasunera edota prestakuntza fisikora bideratutako gorputz eta kirol hezkuntzan aritzen direnak beraien egurekotasunean erabili ohi ez zituzten baliabideak erabiltzera jo behar izan dute, eta beste zenbait aukera eskaintzen ari zaizkie kirolariei, ikasleei eta herritarrei oro har; hala nola, plataforma digitalen bidezko entrenamedu programak, bideokonferentzia bidezko saioak, Instagram/Facebook sare sozialen bitartez zuzeneko saioak, etab.

Hala eta guztiz ere, eduki digital horietan guztietan ari diren “monitore” guztiak ez dira jarduera fisiko eta kirolean adituak, ezta gutxiago ere. Beraz, ADI! Gezurra dirudien arren, titulurik gabeko entrenatzaile pertsonalak, ezagutzarik gabeko monitoreak, fitness saioak gidatzen dituzten “influencer” asko daude egoera berezi honi etekina atera nahi diotenak eta hauen ezjakintasuna eta formakuntza ezak kalte fisikoak eragin ditzakete.

Ez dirudi egoera berehalakoan konponduko denik; horrela bada, sektore honek hartutako joerak gure gizartean jarraituko du behinik behin. Beraz, ondo aukeratu etxean jarduera fisikoa egiteko erabiliko dituzun eduki digitalak!

Euskadi, auzolana