Jarduera fisikoa LOMLOEn

Irudia - Jarduera fisikoa LOMLOEn

egilea: Mikel Bringas, 

Urte bukaerarekin batera Espainiako hezkuntza lege berria etorri da. Bertan jarduera fisikoaren inguruko hainbat aipamen daude. Garrantzitsuena agian hurrengo xedapen gehigarria:

«Disposición adicional cuadragésima sexta. Promoción de la actividad física y la alimentación saludable.

Las Administraciones educativas adoptarán medidas para que la actividad física y la alimentación saludable formen parte del comportamiento infantil y juvenil. Con el objetivo de fomentar y consolidar hábitos de vida saludables, dichas Administraciones promoverán la práctica diaria de deporte y ejercicio físico por parte de los alumnos y alumnas durante la jornada escolar, en los términos y condiciones que, siguiendo las recomendaciones de los organismos competentes, garanticen un desarrollo adecuado para favorecer una vida sana y autónoma, para promover hábitos saludables de alimentación y la movilidad activa, reduciendo el sedentarismo.

Los centros impulsarán el desarrollo de actividades docentes en espacios abiertos y entornos naturales. El diseño, coordinación y supervisión de las medidas que a estos efectos se adopten serán asumidos por el profesorado con cualificación o especialización adecuada en estos ámbitos.»

Lehenik eta behin, askotan gertatzen den bezala, jarduera fisikoa eta elikadura zaku berean sartzen dira. Biek osasunaren bidez lotura estua izan arren, egokiagoa iruditzen zait 24 orduko mugimendu aukerak arauetara eramatea, jarduera fisikoa, sedentarismoa eta loa batera azalduz.

Bestalde, esaldi luze hori arretaz aztertzen badugu “Con el objetivo... reduciendo el sedentarismo”, ez dut garbi egingarria denik esaten duena.

Hauexek nire zalantzak:

  • Kirola eta ariketa fisikoaren bidez sedentarismoa gutxitzen al da? Agian bai, baina agian ez. Garbi dagoena da kirol eta ariketa fisiko gehiago egiteak berez ez dakarrela sedentarismo gutxiago. Idazlea nahastuko ote zen jarduera fisiko ezarekin agian?
  • Kirola eta ariketa fisikoaren bidez mugikortasun aktiboa sustatzen al da? Ez berez.

Agian kritikoegia naiz, baina esaldia irakurrita ematen du idazleari eskatu zaiola arauaren testuan aipatu behar direla kontzeptu batzuk, asmo batzuk adierazteko, eta lortu duela, baina ez dakit noraino den koherentea idatzitakoa.

Edozein modutan, garbi da testu berri honen bidez hainbat egiteko zehazten direla. Orain kontua da nola. Eskola aktiboak sortzeko aurrera pausurik egongo al da? Bideo honetan (16:30tik aurrera) aukera batzuk azaltzen dira.

Euskadi, auzolana