Jolasaren bidezko inklusioa Gorputz-hezkuntzan

Irudia - Jolasaren bidezko inklusioa Gorputz-hezkuntzan

egilea: Benjamin Barandalla Azkueta, 

Baleuben egiten ari garen ikerketa-prozesuaren barruan, gorputzarekiko jolasarekin, mugimenduarekin eta espresioarekin zerikusia duen lana dago.

Pintatzeko Arno Sternek Parisko “Le Closlieu” pintura-tailerrean aurkitu zituen baldintzak ezagutu genituenetik, etengabe hausnartu dugu baldintza horiek interesatu zaizkigun beste eremu batzuetan nola erabili diren.

Kasu honetan, bai Mugimenduaren Tailerrean, bai Gorputz Hezkuntzako klaseetan, lan egiteko modu bat sortu dugu, mugimenduan dagoen gorputzarekin zerikusia duten hazkunde prozesuekiko errespetuan sakontzeko.

Prozesu horietan autonomiak, aiztasunaren errespetua eta jolasak duten garrantzia aztertuko dugu; ezaugarri horiek mugimendu-jardueretara interesetik eta plazeretik hurbiltzeko aukera emango baitigute.

Berriki, “Cuadernos de Pedagogia” aldizkarian argitaratu dugu artikulu hau, eta egiten ari garen lanaren zati bat jasotzen du.

Gozatu irakurketaz!

Euskadi, auzolana