Depende
egilea: Mikel Bringas,
Aurreko sarrera batean bezala, musika erabiliko dut argudiatzeko. Juan Aldazek askotan gogorarazten digu kirola berez ez dela ona, ezta txarra ere, ematen zaion erabileraren araberakoa dela. Ulertzen dut hori ia denetara zabal daitekeela, baita jarduera fisikora ere, ezta?
Gaur egungo solasaldietan oso presente dauden eta iritzi polarizatuak izaten dituzten kirolaren esparruko adibide pare bat jarriko dizkizuet.
Diskriminazio positiboa goi-errendimenduko kirolean, genero-arrakala arintzeko, kirolarien izendapenetan edo beka izateko irizpideak bigunduz. Har dezagun halterofiliaren kasua. Kirol honi lotuta egon daitekeen irudi maskulinoa egonda ere, errealitatea ez da beti horrelakoa izaten. Espainiak nazioarteko txapelketetan duen parte-hartzea emakumeena da gehienetan. Uste dut Lidia Valentin efektuak zerbait lagundu duela. Gogora dezagun emakumea kirol honen programa olinpikoan Sidneyn sartu zela, eta, beraz, kirol honetako emakumeen goi-mailaren historia oraindik laburra dela, eta, ondorioz, logikoa dela emakumezkoen dominak oraindik "eskuragarriagoak" izatea. Beraz, zailagoa al da emakumeentzat goi-mailara iristea? Depende...
Goazen beste adibide batekin. Goi-erremenduko kirolera bideratutako espezializazio goiztiarra. Mark Williams eta Tim Wigmoreren The Best. How Elite Athletes Are Made liburua aipatuko dut. Dagoen polarizazioa erakusteko, egileek iritzi oso ezberdinak erakusten dituzten bi aipu kontrajartzen dituzte:
Jatorrizko testua:
‘We definitely encourage generalization over specialization. We philosophically believe early specialization narrows long-term potential.’ Dave Askew, director of sports development at Auckland Grammar School, which has produced more All Blacks rugby players than any other school.
‘From eight to 16, I was playing junior tennis and had good competition at the Jack Kramer club – tennis was my life, it was my focus. It was a lot of hours. You talk about that 10,000 hours – those were my hours of good technique, learning how to play and how to compete. Tennis was my focus every day, every weekend, playing tournaments.’ Peter Sampras, former World Number 1 and 14 times a Grand Slam winner.
Itzulpena:
"Espezializazioaren gainetik orokortzea bultzatzen dugu, zalantzarik gabe. Filosofikoki uste dugu espezializazio goiztiarrak murriztu egiten duela epe luzerako potentziala. Dave Askew, Auckland Grammar School-eko kirol-garapeneko zuzendaria, All Blacks-eko errugbi jokalari gehiago sortu dituena beste edozein eskolatakoak baino.
"Zortzi-hamasei urteetan, tenisean jokatzen nuen, eta lehia ona izan nuen Jack Kramer klubean... tenisa nire bizitza zen, nire arreta osoa zuen. Ordu asko ziren. 10.000 orduez ari zara. Nire teknika oneko orduak ziren, jokatzen eta lehiatzen ikastekoak. Tenisa nuen ardatz egunero, astebururo, txapelketak jokatzeko. Peter Sampras, Grand Slameko irabazlea 14 aldiz.
Egileek konpromiso-maila desberdineko hiru bide aipatzen dizkigute: espezializazioa, dibertsifikazioa eta parte-hartze goiztiarra.
- Espezializazioa: txikitatik nagusiki kirol bakar batean aritzea, askotan nerabezaroaren aurretik, eta ia urte osoan zehar entrenatzea.
- Dibertsifikazioa: hainbat kiroletan neurri berean edo antzekoan aritzea nerabezarora arte.
- Parte-hartze goiztiarra: bere kirol nagusian oso gaztetatik aritzen hastea, gehienetan nerabezaroaren aurretik, eta denbora gehiena kirol horretan ematea, nahiz eta beste batzuetan neurri handiagoan edo txikiagoan aritu.
Ikusten duzuenez, hiru aukera aipatzen dituzte, ez bi, askotan planteatzen den bezala. Bat nator egileen iritziarekin honako hau baieztatzean:
Jatorrizko testua:
“But saying that early specialization is not necessary is not the same as saying early engagement is not beneficial. In general, sports that are more competitive, and have more players worldwide, require engagement at an earlier age than less popular sports like rowing. Sports dependent upon high levels of tactical and technical skill also tend to require more hours compared with sports based more on physical and physiological factors.”
Itzulpena:
"Baina espezializazio goiztiarra beharrezkoa ez dela esatea eta konpromiso goiztiarra onuragarria ez dela esatea ez dira gauza bera. Oro har, lehiakorragoak diren eta mundu osoan jokalari gehiago dituzten kirolek gazteago konpromisoa eskatzen dute, hain zabalduak ez dauden kiroletan ez bezala, arrauna esaterako. Trebetasun taktiko eta tekniko handien menpeko kirolek ere ordu gehiago eskatzen dituzte faktore fisiko eta fisiologikoetan oinarritutako kirolen aldean ".
Baina kirolen arteko aldea baldintzatzen duena kirolaren eskakizun teknikoa, taktikoa, estrategikoa, psikologikoa edo fisiologikoa baino gehiago da; haren ezarpen soziala eta eragin ekonomikoa funtsezkoak izaten dira. Egileek gogorarazi digute 2013an FC Racing Boxberg futbol talde belgikarrak 20 hilabete besterik ez zituen jokalari batekin sinatu zuela kontratua, baloiaren kontrol ikaragarria zuelako.
Egileen azalpenen laburpen gisa, honako paragrafo honekin geratzen naiz:
Jatorrizko testua:
“Some athletes credit other sports with helping them develop physical and mental skills; others simply say their skills are a product of years of dedicated practice in that sport. The point is that for all the temptation to say one particular path is a template for others to reach the pinnacle in a sport, all children are different and physically and mentally mature at different rates. Rather than have rigid rules, any sensible policy on specialization should have the wants and needs of the individual athlete at its very heart. Forcing children to specialize when they want to play many sports might be counterproductive – but so might forcing them to play sports they don’t enjoy when they have already found their one true love. So when should a child specialize? There is only one honest answer: it depends.”
Itzulpena:
"Kirolari batzuen arabera beste kirol batzuk lagungarriak izan dituzte trebetasun fisikoak eta mentalak garatzen laguntzeko; beste batzuek, berriz, beren trebetasunak kirol horretan emandako urteen emaitza direla diote. Kontua da, bide jakin bat kirol batean gailurrera iristeko eredu dela baieztatzeko tentazioa izan arren, haur guztiak desberdinak direla eta fisikoki eta mentalki erritmo desberdinean heltzen direla. Arau zurrunak izatea baino gehiago, espezializazioari buruzko edozein politika zentzudunek atleta indibidualaren premiak eta nahiak izan beharko lituzke bere baitan. Haurrak espezializatzera behartzea, kirol asko egin nahi dituztenean, kaltegarria izan daiteke, baina, era berean, atsegin ez dituzten kirolak egitera behartzea benetan maite dutena aurkitu dutenean. Noiz espezializatu behar du haur batek? Erantzun zintzo bakarra dago: depende.
Eta horrek guztiak badu eraginik jarduera fisikoaren sustapenean. Baietz uste dut, izan ere, aurreko sarrera batean argudiatu nuenez, kirol-idoloa jarduera fisikoaren bultzatzailea dela uste dut. Baina gai honetan ere:




