Gazi-gozo Biba zuek!
egilea: Mikel Bringas,
Sarrera honen irudia Euskadiko Adikzioen VIII. planaren lehen helburuaren lehen ildoan zehaztutako lehen bi ekintzei dagokie.
Urtarrilaren 14an, EITBko Biba zuek! saioak jarraian bi albisteren berri eman zuen.
Lehenengoa (51:00-1:02) txotx denboraldiaren irekiera izan zen, Euskadiko Euskal Pilota Selekzioaren protagonismoarekin.
Aurreko sarrera batean esan nuen bezala, gure aitona-amonen belaunaldian gizon askok likoreak edaten zituzten gosarian. Nire haurtzaroan ume askok gaseosa ardoarekin edaten zuten otorduetan eta postrerako kina. Institututik bota ninduten leihoa ixteari uko egiteagatik irakasleak bere Farias erretzen zuen bitartean ikasgelan. Pediatrak erretzen zuen bitartean artatzen gintuen. Hori guztia normaltasunez ikusten zen bere garaian. Urte batzuk barru, gauza bera pentsatuko al dugu edari alkoholdunen kontsumoa sustatzeko kirol-idoloen erabileraz?
Gogora dezagun adikzioek goi-mailako kirolariei ere eragiten dietela, eta haien irudiak inpaktu soziala eragiten duela.
Nire ustez, albiste hau, hedabide publiko batean, baliabide publikoekin finantzatutako protagonista baten bidez, irudian zehaztutako lehen ekintzaren aurkakoa da.
Bigarren albisteak (1:02-1:09) Pasaiako Udalak sustatutako Altxa Gazte! ekimenaren berri eman zuen, bertako gazteen artean jarduera fisikoa sustatzeko. Zorionak Pasaiako Udalari jarduera fisikoaren sustapenean erreferente izateagatik eta eskerrak Biba zuek! saiaori ezagutzera emateagatik. Uste dut albiste hau irudian zehaztutako bigarren ekintzaren adibide ona dela.
Nola ikusten duzu?




