Mugiment sareak

Mugiment sareak arlo arteko lantaldeak dira, helburuen artean jarduera fisikoa sustatzea dutenak. Sare hauek tokian-tokikoak dira eta Mugiment partaiderik izan behar dute sarea osatzen duten eragileen artean.

Mugiment sareak lehentasuna dira Mugiment egitasmoan. Jarduera guztiak antolatzeko oinarria izan daitezke. Komunitatearekin zuzenean harremanetan dauden gizartearen arlo ezberdinetako pertsonek ikuspegi aberatsago eta integralagoa eman diezagukete pertsona inaktiboen errealitate eta beharren inguruan.

Bideo labur honetan Mugiment sareetako nondik norakoak azaltzen ditugu:

Gida hau udalerrietan jarduera fisikoa sustatzea helburu duten tokiko-sareak sortzeko eta bere lana egituratzeko proposamena da. Dokumentuaren xedea da laguntza eskaintzea, irizpide metodologikoak emanez, Mugiment sare bat sortzea erabakitzen duten udalerriei. Horretarako, kontzeptu ezberdinak argitzeaz gain, jarraitu beharreko pausuen proposamen zehatz bat egiten da. Mugiment sareak, ez dira berez helburu bat, egitasmoaren helburu orokorra lortzeko beste bide bat baizik, alegia, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana