Global Matrix 4.0 abian da

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Global Matrix 4.0 abian da

Jarduera fisiko eza, helduen hilkortasun goiztiarraren laugarren arrisku eragile da. Bestalde, neurrizko-bizia intentsitateko jarduera fisiko (MVPA) nahikoa pilatzea osasun fisiko, mentala, soziala eta ingurumenekorako mugatzaile gakoa da. Hainbat azterketa sistematikoen arabera, ume eta gazteen artean (5-17 urtekoak), jarduera fisikoak onurak sortzen ditu osasunaren alderdi fisiko, fisiologiko, garapen, buru, kognizio eta sozialean, eta baita ere errendimendu akademikoan. Onura hauek izanda ere, mundu mailan gazteen (11-17 urte) %80ak eguneroko 60 minutuko MVPA-aren gutxieneko gomendioa ez duela betetzen balioztatua da. Hau oso larria da, ume eta gazteen arteko jarduera fisiko ezak eragin txarra baitu helduen osasunaren alderdi fisiko, buru, sozial eta kognitiboan, eta sasoi fisiko eta jarduera fisiko maila baxuagoetan.

Ume eta gazteen jarduera fisikoaren aldaketa globala eta bere korrelazioak hobeto ulertzeko, jarduera fisikoaren balioztatze txostenen Global Matrix-a 2014an burutu zen lehenbizikoz (info+).

Global Matrix ekimena Active Healthy Kids Global Alliance erakundeak zuzentzen du. Mundu osoan ume eta gazteen jarduera fisikoaren sustapenean elkar-lanean ari diren ikertzaileek, osasunaren profesionalek eta beste eragilek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Hurrengo edizioan, Global Matrix 4.0, ekimen honetan parte hartuko dugu bateratutako prozedurei jarraituz EAEko txostena sortzeko. Eskuragarri dauden daturik onenak erabiliz, hurrengo hamar adierazleak ebaluatuak izango dira:

  • Jarduera fisiko orokorra.
  • Parte hartzea antolaturiko kirolean.
  • Jolas aktiboa.
  • Joan-etorri aktiboak.
  • Jokaera sedentarioak.
  • Sasoi fisikoa.
  • Familia eta lagunak.
  • Ikastetxeak.
  • Komunitatea eta ingurunea.
  • Politika publikoak.

Eusko Jaurlaritza, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkar-lanean arituko dira helburu hau betezeko.

EAEko kalifikazioen txostena burutzeko talde bat osatu da. Hurrengo ezaugarriak haintzat hartuz aukeratu dira taldekideak: #PertsonaAktiboak, jarduera fisikoaren alorrean eskarmentu profesionala duten doktoreak, hizkuntza gaitasuna (euskara, espainola eta ingelesa), emakumeak eta gizonak, eta argazkietan agerian denez gurasoak dira:

  • Aitor Coca: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Saila, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea. Deustuko Unibertsitatea.
  • Ilargi Gorostegi Anduaga: Gorputz eta Kirol Hezkuntzako Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  • Juan Aldaz: Soziologia eta Gizarte Langintza Saila. Zuzenbide Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  • Mikel Bringas: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
  • Neritzel Albisua: Hezkuntza Berrikuntza Saila. Humanitate era Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea. 
  • Sara Maldonado: Gorputz eta Kirol Hezkuntzako Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Egitasmo honetarako zorte ona opatzen diegu, eta Active Healthy Kids Global Alliance erakundeari eskerrak eman nahi dizkiogu gure parte hartzea onartzeagatik.

Euskadi, auzolana