Nola parte hartu
Mugiment ekintza planean parte hartzea irekia da. Gizarte aktiboa lortzearen alde lanean ari diren eragile orok parte har dezake Mugiment ekintza planean, Mugiment sustatzaile bihurtuz.
Mugiment sustatzaile izateko, bi baldintza bete behar dira:
1. Gizarte aktiboa lortzeko lagungarriak izan daitezkeen konpromisoak hartu.
2. Hartutako konpromisoen urteroko autoebaluazioa bete.
Mugiment sustatzaileei gomendatzen zaie Mugiment egitasmoaren sustatzailea direla publikoki erakustea. Hau egin daiteke modu orokorrean (esaterako erakundearen webgunean Mugiment logoa erakutsiz) edo sustatzen dituen ekimenetako informazioan horrela adierazita.
Zure erakundean ere Mugiment egitasmoan parte hartu nahi baduzue jarri gurekin harremanetan eta ongi etorriak izango zarete.




