Gatekeeper proiektua, parte hartu nahi duzu?

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Gatekeeper proiektua, parte hartu nahi duzu?

Gatekeeper Europako proiektu bat da, eta bere helburua da zahartzen ari diren herritarrei bizimodu independente eta osasuntsua bermatzea, soluzio teknologikoen bidez. Proiektuaren testuinguruan, Euskadik esku-hartze bat egingo du bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko, adinekoen independentzia, autonomia eta ongizatea hobetzeko, jarduera fisikoaren, gaitasun kognitibo eta mentalaren eta partaidetza sozialaren bitartez.

Esku-hartzearen helburua da MAHA izeneko osasun mugikorreko aplikazio autokudeatu baten erabiltzaileen eraginkortasun eta esperientzia inplementatzea eta baloratzea.

Era berean, ondorengo helburu espezifikoak bilatzen ditu:

  • Ohitura osasungarriak sustatzea zahartze aktibo eta osasungarria lortzeko.
  • Adinekoen independentzia, autonomia eta ongizatearen hobekuntza sustatzea.
  • Adinekoen eta haien zaintzaileen ahalduntzea handitzea.

Kronikgune ikerketa-institutuak eta Osakidetzak Gatekeeper proiektuan parte hartzen dute, beste herrialde eta eskualde batzuetako ikerketa-zentroekin batera (Aragoi, Grezia, Puglia, Zipre, Polonia edo Saxonia, besteak beste): https://www.gatekeeper-project.eu/

Proiektuaren hurrengo fasean (2021eko urritik aurrera hasiko da), aplikazioa probatu nahi da 65 urtetik gorako 10.000 pertsonarekin. Horretarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen lankidetza bilatzen da, hala nola udalena edo adinekoekin lan egiten duten enpresena.

Hemen aurkituko duzu informazio gehiago.

Zure erakundeak parte hartu nahi badu, proiektuaren arduradunekin harremanetan jar zaitezke helbide honen bidez: oalbaina@kronikgune.org

Euskadi, auzolana