Jarduera fisikoa ezinbesteko tresna da osasuna mantentzeko eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko. Era berean, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak oso baliabide erabilgarria dira jarduera fisikoa egiteko zailtasunak dituzten pertsona ez-aktiboei laguntzeko.
Gaur egun, 38 JFren orientazio zerbitzu daude eta 47 udalerritan eskaintzen da zerbitzua.
Orientazio zerbitzu bakoitzak bere berezitasunak ditu udalerri bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen direlako. Hala ere, badaude hainbat erronka komunak izan daitezkeenak. Era berean, urte hauetan zehar jasotako ezagupena eta eskarmentua partekatzea baliagarria izan daiteke orientazio zerbitzuen garapenean aurrera egiteko.
Hori dela eta, JFko orientazio zerbitzuetako teknikarien topaketa ospatuko da Durangon azaroaren 15ean. EAEko jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetan lanean ari diren teknikari guztiei zuzenduta dago eta orientatzaileen sarea sendotzea du helburu, esperientziak eta ezagutzak partekatuz.
Eman izena hemen. Epea azaroaren 11 arte irekita izango da.