Pasa den otsailaren 6 Mugiment koordinazio orokorreko bilera egin genuen eta bertan jorratu zen gai nagusia izan zen Mugiment Ekintza Plana. Hauek dira ondorio nagusiak:
Ondoko gaietan erabateko adostasuna dago:
- Plana osatzeko GAPPAk eta JF eta kirolaren legeak esaten dutena oinarritzat hartzea egoki ikusten da.
- Planaren epea 2024-2030 izatea egoki ikusten da.
- Planaren izena “Mugiment ekintza plana” / “Plan de Acción Mugiment” / “Basque Action Plan on Physical Activity” izatea egoki ikusten da.
- Planean eragile bakoitzak hartzen dituen konpromisoak zehaztea komenigarria ikusten da.
Beste gai hauetan adostasuna oso zabala da, % 85etik gorakoa:
- Planaren lan esparrua zehazki mugatua izatea komenigarria da.
- Planaren lan esparrua 24 orduko mugimendua (JF, sedentarismoa eta loa) izatea egokia ikusten da.
- Biztanleriaren JFren eta kirol-jardueraren mailak zehazteko OMEk jarduera fisiko, sedentarismo eta loaren gidalerroetan zehazten dituena erabiltzea egoki ikusten da.
- Plana ebaluatzeko adierazleak Global status report on physical activity 2022 (OME) zehazten dituenak oinarri izatea egokia ikusten da.
- Plana osatzeko hurrengo arduradunak zehaztea egoki ikusten da:
- Buru politiko publikoa: sailburua
- Buru politiko eragilea: zuzendaria
- Talde idazlea: Mugiment idazkaritza teknikoa
- Talde eragile eta ebaluatzailea: gehien inplikatutako eragileak
- Talde sustatzailea: planaren sorreran inplikatutako guztiak
- Kanpo ebaluazioa
- Eztabaida politikoa: legebiltzarra
- Planak ondorengo ekoizpen dokumentala izatea egoki ikusten da:
- Dokumentu osoa (eu-es)
- Laburpen exekutiboa (eu-es-en)
- Bideo dibulgatiboa (eu-es-en)
Gai hauetan adostasun maila baxuagoa da (% 68koa):
- Legeak plana osatzeko agindutako zehaztapenei ez zaie ezer gehitu behar.
- Legeak jarduera fisikoaren sustapena egiteko aipatzen dituen eragileei ez zaie gehiago gehitu behar plana osatzeko.
Eztabaidan egindako beste ekarpen hauek nabarmendu behar dira:
- Eragileen arteko koordinazioa eta hau lortzeko sistema egokia ezartzea ezinbestekoak dira.
- Gobernu plana izan behar da. Zeharlerrokoa izan behar da baina jarduera fisikoaren esparrutik haratago joan gabe.
- Kirol sistema, ingurumen eta turismo arloak (legeak aipatzen ez dituenak) inplikatzea aztertu behar da.
- Planean zintzoak izatea beharrezkoa da eta gure errealitatea aintzat hartu. Hasieratik gure mugak onartu behar ditugu eta apalak izan.
- Herritarren iritzia ezagutzea oso garrantzitsua da eta hau klub eta elkarte pribatuen bitartez lor daiteke.
Eztabaida osoa azter dezakezu dokumentu honetan.