Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren legeak zehazten duenez “legealdi bakoitzaren hasieran, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean kirol-arloko eskumena duen saileko titularrak Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko du Euskadiko bizitza aktibo eta osasungarrirako plana, eztabaidatu dadin”.
Plana garatzeko proposamen bat aurkeztu zen Agurainen KAIT-ek antolatu zituen topaketetan. Hemen erabilitako aurkezpena.
Otsailaren 6an egingo den Mugiment koordinazio bileran plan honen eztabaidari hasiera eman nahi zaio. Bileran parte hartuko duzuenoi bideoa aurretik ikustea eskatzen dizuegu, arren.
Zure parte hartzea lagungarria izango da.




