Mugiment Online, ebaluazioa

Argitalpen-data: 

Mugiment Online ekimenaren ebaluazio txostena osatu dugu.

Guztira 39 erabiltzailek parte hartu dute ekimenean (% 80 emakumeak), 63 urteko batez besteko adinarekin. Gogobetetasun inkesta 14 pertsonek erantzun dute (% 36).

Garrantzitsuena erabiltzaileen gogobetetasun inkestaren emaitza positiboa izan da: 

  • Erantzun duten erabiltzaile guztiei ekimena erabilgarria iruditu zaie.
  • % 92,9ri erraza iruditu zaio Vilma plataforma erabiltzea.
  • % 92,9ri saioak erabilgarriak iruditu zaizkio ariketa fisikoa etxean egiteko.
  • Bideoen balorazioa 8,92ko izan da (10etik).
  • Aukera egongo balitz % 78,6ak zerbitzua erabiltzen jarraituko luke.
  • Zerbitzuaren gomendio maila 8,92koa da (10etik).

Vilma plataforma erabilgarria izan da bilatzen genuen helburua betetzeko. Erregistratzerakoan gertatutako arazo teknikoak azkar gainditu ziren, Vilmako teknikariak laguntza teknikoa eman baitzuten, momentuoro mezuak eta deiak erantzunez.

Informazio guzti hau aintzat hartuta, etorkizunean baliabide honek izan dezakeen erabilgarritasuna aztertzen jarraitu behar da. Ekimen iraunkor bezala ezarri daiteke ala aldizka erabili, garaiaren arabera.