Azaroaren 15ean JFren orientazio zerbitzuetako teknikarien topaketa antolatu genuen. Topaketa EAEko JFOZ guztietako orientatzaileei zuzenduta zegoen eta helburua izan zen orientatzaileen sarea sendotzea, esperientziak eta ezagutzak partekatuz.
31 lagun bildu ginen (antolatzaileak ere zenbatuta) eta ondoren bidalitako gogobetetasun inkesta 15 pertsonek erantzun zuten, erdiak baino gehiagok.
Jarraian, inkestaren emaitzak aurkezten dizkizuegu (1 batere egokiak - 5 oso egokiak):
Topaketaren antolaketa eta dinamika (denbora, edukiak, jardueren egitura,...) egokiak izan dira?
Landutako gaiak egokiak izan dira?
Urtean behin orientatzaileen arteko topaketa bat egitea egokia ikusten duzu?
Topaketaren ordutegia egokia izan da?
Topaketaren lekua eta instalakuntza egokia izan da?
Topaketaren gainerako balorazio orokorra
Topaketa era prezentzialean egin izana aproposa iruditu zaizu?
Zer gai edo hobekuntza proposatuko zenuke hurrengo topaketarako?
- Orientatzaileen funtzioak definitzea / Balorazio testak
- Gela handiagoa izatea. Gure artean elkar ezagutzeko dinamikak sartu aurten bezala.
- Gure artean hitz egiteko denbora eskasa izan genuen, gure errealitateei buruz hitz egiteko.
- Lekuko koz jarduera desberdinak, orientatzailearen herramienta arrakastatsuena izaki.
- Topaketa bera antolatzea erabat aproposa dela uste dut. Topaketaren lekua eta instalakuntzaren itemari nota baxuagoa eman diot bertaratu ginen jende kopurua ikusirik aretoa txikia eta estua iruditu zitzaidalako. Bere horretan ondo dago.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, zuen erantzunak kontutan izango ditugu.