Pauso erronka abiarazi du Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak

Argitalpen-data: 

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak ikasturteari amaiera emateko pausuen erronka abiarazi du komunitatearen artean jarduera fisikoa sustatzeko. Erronka hau Wellk aplikazioaren bidez egingo da, ekainaren 1ean hasi zen eta hilaren 21era arte luzatuko da.

Erronka honetan bakarka zein taldean parte hartzeko aukera egongo da, gehienez bost pertsonako taldeetan. Orain arte 230 pertsonak eman dute izena, 72 taldetan banatuta.

Pauso gehien pilatzen dituen pertsonak eta taldeak ondorengo sariak izango ditu:

  • 1º sailkatua: Forum Sport-eko 100 €-ko opari txartela.
  • Talde irabazlea: talde osoarentzako doako surf, paddle surf, piragua, zaldiketa.. ikastaroa. Edo 4 orduz e-bikeak alokatzeko aukera.

Horrez gain, astero-astero erronka desberdinak egongo dira eta erronka betetzen dutenen artean zozketa ezberdinak egingo dira. 

Ekimen honek jarduera fisikoa sustatzeaz gain, partaideen arteko elkarlanaren eta komunitatearen zentzua indartzea ere bilatzen du. 

Tag-ak