Sestaoko Udalak jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez ohitura osasungarriak eta berdintasuna sustatzeko jarduerekin plan bat planifikatzeaz, antolatzeaz eta garatzeaz arduratuko den pertsona bat kontratatuko du aldi baterako. 6 hilabeteko kontratua eskaintzen da, % 75eko lanaldiarekin.
Ondorengo baldintza hauek bete beharko dira:
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua edo, bestela, Fisioterapiako gradua izatea.
- Langabeak izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea dagokion lan-eskaintzara hautagaitza bidaltzen duten unean eta kontratua hasi aurreko egunean.
- Sestaon erroldatua egotea.
Jarduera fisikoko orientatzailearen oinarrizko ikastaroa eta lanpostura bideratutako lanerako prestakuntza izatea, antzeko lanpostuetan izandako lan-esperientzia eta ezagutza informatiko eguneratuak edukitzea baloratuko da.
Izena emateko, hemen.