Bizkaia Bike minbiziaren aurka

Argitalpen-data: 

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak II. Bizkaia Bike antolatu du, prostatako minbiziaren aurkako lasterketa ez-lehiakorra.

Ekimen honen bidez, Elkarteak mugimendu bat sortu du, pertsona gehiagengana iristeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.

Aurten, Elkarteak 30.000 kilometrora iristeko erronka ezarri du, prostatako minbiziaren prebentzioaren eta ikerketaren garrantziaz sentsibilizatzeko.

Horretarako, azaroaren 14ko ostiraleko goizean, 11:00etan, ekimen honen lehen kilometroak egingo dira Bizkaia Plazan, Bilbon, kokatutako bizikleta estatikoetan pedalei eraginez.

Elkarteak lasterketari babesa eman dioten erakundeak, txirrindularitza munduko pertsonak, erakundeak babesten dituen prostatako minbiziaren ikerketa-proiektuen ikertzaileak eta gaixotasun horretan inplikatutako profesional klinikoak eta ikerketa-arlokoak gonbidatu ditu. Era berean, BIKEn izena emandako ia 350 pertsonak, hainbat kolektibo, boluntario, Elkartearen osasun- eta errehabilitazio-zerbitzuen erabiltzaile eta profesionalak gonbidatu dira. 

Elkarteak ekimen honetan parte hartzeko eta pedalei eragiteko interesa duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditu.  

Kilometroak sare sozialetan partekatzera animatzen da, #bizkaiacontraelcancer traola erabiliz eta Elkartea etiketatuz.

Egin bat eta ekin erronkari Bilbotik!

Tag-ak