Eusfit Mugiment 25/26: izen-ematea zabalik

Argitalpen-data: 

EUSFIT Mugiment ekimenaren 4. ikasturtea izango da aurtengoa. Hemen 24/25 ikasturteko bukaera txostena.

Ekimen hau Fitback proiektuaren parte da, haurtzaroan eta nerabezaroan sasoi fisikoa ebaluatzeko Europako Sarea.

Gorputz hezkuntzako irakasle guztiek ekimenean parte hartzeko aukera duzue. Gainera, probak zenbat taldetan egin erabaki dezakezue, LH1etik hasi BATXI2ra arte.

Dokumentu honetan parte hartzeko urratsak.

Azaroaren 26an, asteazkena, 17:00ean, online saio bat egingo dugu (esteka honetan), proiektua azaltzeko eta zalantzak argitzeko.

Izena ematea galdetegi honetan egin daiteke.