Goazen Soraluze: 2024 urteko laburpena

Argitalpen-data: 

Goazen Soraluze proiektuaren 2024ko memoria aurkeztu zen Soraluzeko Mugiment tokiko-sarearen azken bileran. Zerbitzuaren 2. urtea bete denean, hauek dira datu esanguratsuenak:

  • 2024an 55 erabiltzaile berri izan ziren, 38 emakume eta 17 gizon.
  • Guztira 75 erabiltzaile izan ziren zerbitzutik pasa zirenak.
  • Erabiltzailen guztien %74,5 osasun zentrotik deribatuak izan ziren.
  • 122 banakako hitzordu egin ziren.
  • Erabiltzaileen %78,2 aktiboa zen zerbitzuan 6 hilabete eman eta gero.
  • Astean bi saio egiten ziren astearte eta ostegunetan koordinazioa, oreka eta indarra lantzeko, eta 16 eta 15 pertsonek parte hartu zuten batez beste bakoitzean.
  • Erorikoak prebenitzeko tailerrean 25 pertsonek parte hartu zuten.
  • Udal langileei zuzenduta, bizkarra zaintzeko tailerra antolatu zen eta 6 pertsonek hartu zuten parte.
  • Asteartero ibilaldi osasungarria egin zen eta batez beste 7 lagun atera ziren ibiltzera.
  • Ekainean ibilkera nordikoko irteera antolatu zen 10 pertsonarekin Soraluze eta Osintxu artean.

Honekin batera, 2025eko plangintza ere aurkeztu zen. Aurreko urtean egindakoari jarraipena ematea da helburu nagusia baina berrikuntzak ere proposatu dira. Aipagarriena Garuneko Gimnasia izeneko jarduera izango da, adineko pertsonei zuzenduta. Baita ere, Soraluze BHI ikastetxea Eusfit Mugiment ekimenera batzeko urratsak emango dira, Soraluzeko gazteen sasoi fisikoa neurtzen hasteko.


Hemen ikus daitezke memoria eta 2025eko plangintza.