2024ko JFren orientazio zerbitzuetako teknikarien topaketan, etengabeko prestakuntzarako edukiak identifikatu genituen parte-hartzaile guztien artean. Hainbat behar zerrendatu genituen. Horietako bat zen pertsona inaktiboekin elkarrizketak garatzeko estrategia psikologikoak eskuragarri izatea.
Behar horri erantzuna emateko, 2023an egindako Jarduera Fisikoaren Preskripzio Ikastaroan oinarritu gara, eta ikastaro horretan Unai Arrieta psikologoak eskainitako atala bideo bakar batean batu dugu.
Orientatzaile guztiei erabilgarria izango zaizuelakoan hemen aurkezten ditugu euskaraz eta gaztelaniaz. Baita ere, Mugiment Ekintza Planaren youtube kanalean aurkituko dituzue.
- Jarduera fisikoa egitea sustatzeko eta mantentzeko estrategia psikologikoak
- Estrategias psicológicas para la promoción y mantenimiento de la actividad física
Gogoratu era berean, azaroaren 14an JFren orientatzaileen II. topaketa ospatuko dugula Ermuan. Gorde data zuen agendan!




