Hamar urte baino gehiago igaro dira Eusko Jaurlaritza Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuen sorrera bultzatzen hasi zela pertsona inaktiboen artean jarduera fisikoa sustatzeko, Osakidetza, Aldundi eta Udalekin batera.
Erakundeen arteko lankidetza beti izan ohi da bide eraginkorra asmo handiko helburuak lortzeko, eta elkarlan horri esker, emaitzak ikusten ari gara.
2025ean zehar gehitu direnekin, 50 udalerri dira orientazio zerbitzuaren aldeko apustua egin dutenak.
Orientazio zerbitzu guztien artean 700.000 pertsona baino gehiagori eskaintzen zaie zerbitzua eta horrek EAEko biztanleriaren ia herena suposatzen du.
Gure borondatea da udalerriekin batera lanean jarraitzea Euskadi aktibo baten alde, JFren sustapenaren alorrean etorkizunean izango ditugun erronkei elkarrekin erantzuteko.
Zorionak egiten ari zareten lanarengatik!