Mugiment Ekintza Planaren aurkezpen ekitaldia

Argitalpen-data: 

Pasa den astean, Lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ibone Bengoetxeak, Zornotzako Zelaieta zentroan Mugiment Mahaia aurkeztu zuen: Jarduera Fisikoaren sustapena eta euskal gizartearen ongizate integrala helburu dituen foroa.

Aurkezpen ekitaldian ehun pertsona inguru elkartu ziren; horietariko askok aurrerantzean Mugiment Mahaia osatuko dute: euskal erakundeetako ordezkariak, Jarduera Fisikoaren sektoreko eragileak eta, berrikuntza modura, eta mahaiaren zeharkako izaera dela eta, euskal gizartearen ongizatearekin konprometituta dauden sektore ezberdinetako eragileak.

Lehendakariordeak bere hitzartzean azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzaren jarduera ardatz nagusietako bat da pertsonak erdigunean jartzea eta, horretarako, legegintzaldi honetan hartutako konpromiso nagusietako bat da ekintzak martxan jartzea euskal gizartea ongizatean hazteko, modu integral batean: “Pertsonen ongizate integralak osasun fisikoa eta emozionala hartzen ditu barne, eta horrek gidatu behar du gure Agenda datozen urteetan. Gure helburua aldaketa sozial erreala eragitea da, ekintzarako aukera eskainiz, sinergiak sortuz eta inplikatutako eragileekin modu koordinatu batean lan eginez. Hori da Mugiment programaren izaera eta, marko horren baitan sortzen da, gaur, Mugiment Mahaia”.

Zentzu honetan, lehendakariordeak azpimarratu zuen Mugiment Mahaia ”koordinaziorako eta aholkularitzarako foro bat izango da, eta honek bermatuko du 2025-2030 Mugiment Ekintza Planean jasotako konpromiso zehatz eta neurgarriak eztabaidatzen direla, lehentasunak ezartzen direla eta betetze mailaren jarraipena egiten dela”. Plana dagoeneko Gobernu Kontseiluan eta Eusko Legebiltzarrean partekatu du Jaurlaritzak eta, orain, Mahaiari aurkeztu zaio, ekarpenak jasotzea xede.

Ikusi aurkezpen ekitaldia:

Irakurri albiste osoa.

Tag-ak