Mugiment Pausu Erronka

Argitalpen-data: 

​​Maiatzean, Mugiment Pausu Erronka abiaraziko dugu: jarduera fisikoa sustatzeko tresna berritzailea, dinamikoa eta dibertigarria. Ekimen hau Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten udalerrietara zuzenduta dago, eta helburu nagusia da herritarrek eguneroko bizitzan ahalik eta pauso gehien ematea, osasuna eta ongizatea hobetzeko bidean.

Mugiment Pausu Erronka aplikazio bidezko ekimen irekia da, herritar guztientzako eskuragarri. Parte hartzeko, nahikoa da aplikazioa deskargatzea eta norberaren udalerriko taldean izena ematea. Bakarka edo taldeka parte har daiteke, eta udalerrien arteko sailkapena ere izango da ikusgai. Talde bakoitzak bere udalerria ordezkatuko du erronkan zehar.

Erronkaren iraupena hiru astekoa izango da: maiatzaren 19tik ekainaren 8ra. Parte hartzea erraza eta doakoa da, eta 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Gainera, ekimenak sari erakargarriak eskainiko ditu, bai norbanakoentzat bai taldeentzat, egindako pausu kopuruaren arabera. Osasuna, dibertsioa eta pizgarriak, denak batera.

Erronka honek jarduera fisikoa bultzatu nahi du, osasuna eta ongizatea hobetuz, baina horretarako gakoa herritarrak mugitzea da. Egin dezagun erronka hau ezagun, erakargarri eta eskuragarri guztientzat. Beraz, zabaldu mezua, erabili kartelak, sortu taldeak, partekatu esperientziak, eta lagun diezaiogun elkarri komunitate aktiboago bat eraikitzen. 

Hemen duzue ikusgai erronkarekin loturiko informazio gehiago eta erronkaren aurkezpen bideoa:

Tag-ak