BIZTU BERMEO

Argitalpen-data: 

BIZTU BERMEO

Bermeoko Udalak Biztu Bermeo Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua jarri du martxan, herritarren osasuna eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. Gizarte Ongizate Sailak bultzatutako eta Kirol Sailaren laguntzarekin garatutako ekimen honek jarduera fisikoaren ohiturak indartu nahi ditu, bereziki aktibo ez diren edo ariketa fisikoa egiteko zailtasunak dituzten pertsonen artean.

Zerbitzuak orientazio pertsonalizatua eskainiko du. Horretarako, jarduera fisikoaren orientatzaileak erabiltzaile bakoitzaren egoera, beharrak eta interesak aztertuko ditu, eta horien arabera egokitutako programa diseinatuko du, ondorengo jarraipenarekin batera.

Biztu Bermeoren ezaugarri nagusietako bat osasun eta gizarte arloko eragileekin izango duen lankidetza da. Anbulategiko profesionalek, besteak beste, herritarrak zerbitzura bideratu ahal izango dituzte, jarduera fisikoa osasunaren hobekuntzarako tresna gisa erabiliz.

Zerbitzuaren ardura Iñigo Iriondo Duque Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatuak izango du. Bere lana izango da herriko baliabideak eta jarduerak ezagutaraztea eta pertsona bakoitzari egokien zaion aukerara bideratzea.

Biztu Bermeo doako zerbitzua da, eta aldez aurretik hitzordua eskatuta erabili ahal izango da, 684 811 788 telefono zenbakira deituta edo biztu@bermeo.eus helbidera idatzita.

Ordutegia eta kokapena:

  • 09:00 – 13:00: Gizarte eta Kultura Etxea
  • 16:00 – 18:00: Bermeoko Anbulategia
  • 18:00 – 20:00: Gizarte eta Kultura Etxea

Ekimen berri honen bidez, Bermeoko Udalak beste urrats bat eman du herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko bidean, osasun, gizarte eta kirol arloetako lankidetza sustatuz.