Hemen aurkezten dizuegu Eusfit Mugiment ekimenaren 2025-2026 ikasturteko bukaera txostena. Mila esker parte hartu duzuen guztioi: irakasle, ikasle, ikastetxeetako arduradun zein familiei.
Azterketatik ateratako datuek hausnarketarako bidea irekitzen dute, nesken % 16,96k eta mutilen % 20,54k bakarrik lortzen baitute proba guztietan balio normatiboak betetzea. Emaitza hauen inguruko informazio osatua eta analisia ezagutzeko, txosten osoa aztertzera gonbidatzen zaituztegu.
Irailean Eusfit Mugiment 2026-2027 ikasturtea abiatuko dugu (5. edizioa). Informazioa jaso edo izena eman nahi duenak galdetegi honen bidez egin dezake.




