Eusfit Mugiment 26/27: izen-ematea zabalik

Argitalpen-data: 

Eusfit Mugiment 26/27: izen-ematea zabalik

EUSFIT Mugiment ekimenaren ikasturte berria abian da! Ikerketek erakusten dutenez, umeen sasoi fisikoaren inguruan arazo larria dago, eta sasoi fisiko eskasak helduaroko osasuna baldintza dezake. Horregatik guztiagatik sortu zen EUSFIT Mugiment: arazoa neurtzeko eta ikustezina izan ez dadin.

Ekimen hau Fitback ekimenaren parte da, haurtzaroan eta nerabezaroan sasoi fisikoa ebaluatzeko eta monitorizatzeko Europako Sarean.

Proiektuak ibilbide emankorra osatu du azken urteetan, eta orain arte EAEko 127 ikastetxek zein 170 irakaslek baino gehiagok hartu dute parte ekimenean. Guztira 20.132 neurketa baino gehiago egin dira 1.197 taldetan banatuta (LH1etik BATX2ra bitartean). Gainera, lortutako datu guzti horiekin urteroko txostenak argitaratu dira, eta horien artean azken txostena kontsultatzeko aukera dago jada. 

EAEko Gorputz Hezkuntzako irakasle guztiak zaudete gonbidatuta proiektu honetan parte hartzera. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta irakasle bakoitzak erabaki dezake zenbat taldetan egin nahi dituen probak (LH1etik BATX2ra). Proiektua gertutik ezagutu eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko, urriaren 22an 13:00etan online bilera bat egingo dugu. Izen-ematea zabalik dago jada galdetegi honen bidez. 

Zalantzarik izanez gero, idatzi lasai mugiment@mugiment.eus helbidera. Anima zaitez eta parte hartu!