GaituzSport Fundazioa azterlan bat garatzen ari da Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Euskadin desgaitasuna duten pertsonen jarduera fisiko eta kirol errealitatea ezagutzeko. Helburua da desgaitasuna duten pertsonek jarduera fisikoa, kirola eta aisialdi aktiboa nola bizi eta esperimentatzen dituzten ezagutzea, bai eta gaur egun dituzten oztopoak, zailtasunak eta beharrak identifikatzea ere.
Azterlanak desgaitasuna duten pertsona guztien parte-hartzea bilatzen du, jarduera fisikoa edo kirola egiten duten ala ez kontuan hartu gabe. Esperientzia guztiak dira baliotsuak eta beharrezkoak egungo errealitatea modu fidagarrian ezagutzeko.
Bildutako informazioak etorkizunean ekintza, programa eta politika inklusiboagoak, irisgarriagoak eta desgaitasuna duten pertsonen benetako beharretara egokituagoak sustatzeko balioko du.
Parte hartzea oso erraza da:
- Galdetegia online egiten da, erabat anonimoa eta konfidentziala da.
- Adinez nagusia izatea eta desgaitasunen bat edukitzea besterik ez da behar (ez da beharrezkoa desgaitasun-ziurtagiririk izatea).
- Galdetegia betetzeko 15 eta 20 minutu baino ez dira behar.
Parte-hartze bakoitza funtsezkoa da Euskadi inklusiboago bat eraikitzen laguntzeko. Zabaldu eta partekatu!
Euskadiko Parte-hartzea, Kirola eta Desgaitasuna: bete galdetegia




