Global Matrix 5.0: Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren kalifikazioa argitaratu da.

Argitalpen-data: 

Global Matrix 5.0: Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren kalifikazioa argitaratu da.

Global Matrix, Active Healthy Kids Global Alliance (AHKGA) erakundeak sustatutako ekimen globala da. Helburua da haur eta nerabeen jarduera fisikoaren egoera ezagutzea eta herrialdeen arteko konparazioa egitea, nazioarteko txosten bateratu baten bidez. 

2025eko edizioan, 71 herrialdek parte hartu dute, eta Euskadik bigarrenez egin du bere ekarpena, Mondragon Unibertsitatearen lidergoarekin. Lan-taldeak Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren eta haren sustapenaren inguruko 11 adierazle aztertu ditu, eskuragarri dauden datuetan oinarrituta eta horren araberako Report Card edo kalifikazio-txostena osatu du. Aztertutako adierazleak:

  1. Jarduera fisiko orokorra.
  2. Parte hartzea antolaturiko kirolean.
  3. Jolas aktiboa.
  4. Joan-etorri aktiboak.
  5. Jokaera sedentarioak.
  6. Sasoi fisikoa.
  7. Familia eta lagunak.
  8. Ikastetxeak.
  9. Komunitatea eta ingurunea.
  10. Politika publikoak.
  11. Loa

Eskuragarri dituzu kartela, txostenaren bertsio laburra eta luzea.

Txosten hauek Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko lau unibertsitate (Mondragon Unibertsitatea, EHU/UPV, Deustuko Unibertsitatea eta EUNEIZ) nagusien arteko lankidetzaren emaitza izan da. Zorionak lantalde osoari!