Jarduera Fisikoa eta Ariketa Preskribatzeko Plana (PAEF) sendotzeko hiru argitalpen berri

Argitalpen-data: 

Jarduera Fisikoa eta Ariketa Preskribatzeko Plana (PAEF) sendotzeko hiru argitalpen berri

Azken urteotan, jarduera fisikoa eta ariketa fisikoa preskribatzeko planek eta sistemek garapen handia izan dute Espainian. 2022tik aurrera jasotako bultzada instituzional eta ekonomikoari esker, erkidego askotan planak, tresna digitalak, koordinazio-egiturak eta jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko zerbitzuak jarri dira martxan. Hasierako bultzada eta ezarpen-fasea igarota, erronka nagusia sistema horiek sendotzea eta lurralde eta zerbitzu desberdinen arteko koordinazioa hobetzea da, herritarrei beren beharretara egokitutako erantzun egokiak eta iraunkorrak eskaintzeko. 

Helburu horrekin, Consejo COLEFek eta Kirol Kontseilu Gorenak hiru argitalpen berri prestatu dituzte:

Hiru argitalpenek oso baliagarriak dira administrazioentzat, osasun- eta jarduera fisiko eta kirol-arloetako profesionalentzat. Helburua da jarduera fisikoa sustatzeko sistemak indartzea eta pertsona bakoitzak bere beharretara egokitutako jarduera fisikoa egiteko aukerak aurkitzea.

Gure ustez, argitalpen hauek mugarri dira Espainian jarduera fisikoa sustatzeko politiketan.

Lehenengo dokumentuari dagokionez, azterketaren muga nagusia emaitza-adierazleen gabezia da, baina, hala ere, oso informazio erabilgarria ematen du Europako funtsen eragina ezagutzeko. Euskadiren kasuan, aipamen guztiak zuzenak dira, bat izan ezik:

“Por otro lado —y aquí reside la clave estructural— esa flexibilidad descansa sobre un núcleo sanitario no negociable. Una de las ubicaciones del SOAF debe situarse en el centro de salud, donde se produce la identificación de la persona inactiva, la derivación y la primera cita con la figura orientadora”. Hemen baieztatzen dena egia da kasu gehienetan betetzen dela, baina ez beti.

Sarrera honetako irudian ikus daitekeenez, autonomia-erkidegoen araberako sailkapenean Euskadi lehenengo taldean dago. Gure errealitatearen gabeziak ezagutzen ditugu, beraz, edo Euskadirekin onbera izan da azterketan, edo gainerakoen egoera oso apala da.

Gidari dagokionez, ikaragarria da bere idazketan metatutako ezagutza teorikoa, oso bestelakoa baita teoria hori autonomia-erkidegoetan ezartzearen errealitatearekin. Zalantzarik gabe, gure lana hobetzen lagunduko digun ikaskuntza- eta hausnarketa-iturria da. Hirugarren dokumentuaren laburpen exekutiboan egindako ahalegina gorabehera, agian gidaliburua bera arindu zitekeen atal batzuetan, eta, bestalde, kontzeptu batzuek zalantzak sortzen dizkigute. Beharbada, edukiari buruzko azalpen didaktikoko jardunaldi bat baliagarria izango litzateke adosteko.

Zorionak dokumentu hauek idatzi dituen taldeari egindako lan handiagatik.

Bukatzeko, dokumentu horien aurkezpenaren bideoa ikus dezakezue hemen.