Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuen sareak sendotzen eta zabaltzen jarraitzen du, eta badugu ospatzeko moduko albiste bat: dagoeneko 60 udalerrik eskaintzen dute orientazio zerbitzua Euskadin.
Duela urte batzuk hasi zen ibilbide honek aurrera egiten jarraitzen du, udalen, Foru Aldundien, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanari esker. Izan ere, jarduera fisikoa sustatzea guztion ardura da, eta erakundeen arteko lankidetzari esker, pertsona gehiagorengana iristeko aukera dugu.
Zenbakia bera garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da horren atzean dagoena: udalerri bakoitzak pertsonen osasuna eta ongizatea sustatzeko egiten duen lana eta hartzen duen konpromisoa.
Nolanahi ere, helburua hazten jarraitzea da. Aurrera egiten jarraitu nahi dugu, udalerriekin elkarlanean, jarduera fisikoa pertsona guztien eguneroko bizitzan txertatzeko eta Euskadi gero eta aktiboagoa eraikitzeko.
Eskerrik asko bide honetan parte hartzen ari zareten udalerri guztiei. Zorionak egindako lanagatik eta konpromisoagatik!




