JFren orientatzaileen III. topaketa Soraluzen

Argitalpen-data: 

JFren orientatzaileen III. topaketa Soraluzen

JFko orientatzaileen III. topaketa azaroaren 13an, ostirala, Soraluzeko Arane kiroldegian ospatuko da.

Gaur egun, 51 jarduera fisikoaren orientazio zerbitzu daude martxan, eta zerbitzua 61 udalerritan eskaintzen da. Orientazio zerbitzu bakoitzak bere ezaugarriak ditu, udalerri bakoitzaren behar eta errealitateetara egokituak. Hala ere, badira erronka eta helburu komunak, eta esperientziak, ezagutzak eta ideiak partekatzea oso baliagarria da sare osoaren garapenerako.

Iazko topaketaren ondoren, parte-hartzaileek balorazio oso positiboa egin zuten eta, besteak beste, horrelako elkargune presentzialak urtero izatearen garrantzia azpimarratu zuten. Orientatzaileen proposamen eta ekarpenak ere entzun ditugu, eta aurten topaketa horiek aintzat hartuta diseinatu dugu.

Horregatik, aurtengo edizioak baditu berrikuntza batzuk. Lehen aldiz, goiz osoko topaketa izango dugu, 9:30etik 13:30era, elkarrekin egoteko eta esperientziak trukatzeko denbora gehiago izan dezagun. Gainera, zati teorikoak eta praktikoak uztartuko ditugu, orientazio zerbitzuen inguruko esperientziak ezagutzeaz gain, zuzenean probatzeko, ikasteko eta baliabide berriak eskuratzeko aukera ere izan dezaten.

Hitzordua EAEko jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetan lanean ari diren teknikari guztiei zuzenduta dago eta helburu nagusia orientatzaileen sarea indartzea jarraitzea da, esperientziak eta ezagutzak partekatuz.

Eman izena hemen azaroaren 9a baino lehen.