Ekainaren 23an, 15:30etik aurrera, Gasteizko Arkabia Aretoan egingo da "IV. Jardunaldia: Kardiologia kalean bertan", Osakidetzak antolatutako herritarrentzako topaketa. Jardunaldian zehar, bihotzaren osasunarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira modu hurbil eta ulergarrian: ariketa fisikoaren onurak, arrisku kardiobaskularra, emakumeen bihotz-osasuna edo tentsio arterialaren kontrola, besteak beste. Gainera, ariketa praktikoak, askari osasungarria eta adituekin galderak egiteko tartea ere izango dira.
Zatoz, ikasi eta zaindu zure bihotza!





