Walking Football: Athletic Club Fundazioa eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik

Argitalpen-data: 

Walking Football: Athletic Club Fundazioa eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik

Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak indarrak batu dituzte Walking Football programa abian jartzeko. Ekimen hau minbizitik bizirik atera diren edo gaixotasunaren kronikotasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, jarduera fisikoa eta sozializazioa sustatzeko asmoz.

Walking Football intentsitate txikiko futbol-modalitate bat da, ez dago kontaktu fisikorik ezta korrika egitea ere, eta horrek gaitasun fisiko desberdinak dituzten pertsonen parte-hartzea errazten du. 

  • Asteroko entrenamenduak Lezaman: ostegunetan, 12:00etan.
  • Athletic Clubeko profesional teknikoen taldearen eskutik. 
  • Otsailaren 5ean hasiko dira saioak.
  • Izena emanateko 900 100 036 telefonora deitu urtarrilaren 20a baino lehen, plaza mugatuak!

Anima zaitez! 

Tag-ak